Nor gara

Bildoges 1994-an eratu zuen higiezinen sektoreko hainbat arlorekin lotutako profesionalen talde batek, etxebizitzak eta era guztietako higiezin-proiektuak sustatzeko, kooperatiben eta komunitateen bitartez. Pertsonen elkartea eskuragarria eta kalitatezkoa den etxebizitza lortzeko bitarteko onenetako bat dela sustatu nahi du, gizarte-ekonomiaren garapenean lagunduz.

Horretarako, Bildoges-ek gaitasun profesional handiko talde bat eskaintzen du higiezinen sustapen integral baten beharrezko zerbitzu guztiei heltzeko, baina, aldi berean, zerbitzu zehatzak kontratatzeko askatasuna emanez.

Bildoges-ek bere bezeroen eskura jartzen du urte hauetan zehar lortutako esperientziaren ondorioz hobetutako kudeaketa-sistema bat. Sistema horren kalitatea ISO 9001 ziurtagiriaren bidez egiazta daiteke.

Logo de Bildoges con nombre

Zerbitzuak

Icono de Aholkularitza teknikoa Aholkularitza teknikoa Icono de Kooperatiba eratzea, antolatzea eta likidatzea Kooperatiba eratzea, antolatzea eta likidatzea Icono de Aholkularitza juridikoa Aholkularitza juridikoa Icono de Administrazio kudeaketa Administrazio kudeaketa Icono de Zerbitzu komertziala Zerbitzu komertziala Icono de Aholkularitza ekonomikoa Aholkularitza ekonomikoa

Kalitate politika

Bildoges-eko Zuzendaritzak bere enpresa-kudeaketako politikaren helburu estrategikotzat du bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuek kalitatearen inguruko espektatibak betetzen dituztela ziurtatzeko beharra.

Alderdi interesdunen beharrak eta espektatibak asetzea bilatzen da, baita etengabeko hobekuntza ere.

Horretarako, ISO 9001 arauan oinarritutako kudeaketa-sistema bat ezarri da, gure jarduera sistematizatzea eta etengabe berrikustea bermatzen duena, etxebizitzen autosustapen-eredua eta, bereziki, eredu kooperatiboa hobetzeko eta indartzeko, gure helburua beti bazkideak jarduera kooperatibizatuan parte har dezan sustatzea izanik.

Logo de Bildoges con nombre